2020-12-21

 ABENDUAK 21

"EGUN BEREZIA"

GAUR, SAN TOMAS EGUNA OSPATU DUGU ETA OHITURAK EZ GALTZEKO, URTERO BEZALA TXORIZO OGITARTEKOA JAN DUGU. 



AURTENGO GABONAK BEREZI SAMARRAK IZANGO DIRENEZ ETA 24EAN ATERAKO EZ GARENEZ,  ARTZAI-ANDREZ JANTZITA ETORRI GARA IKASTOLA. 



GOIZ EDERRA ANTOLATU DUGU ETA OSO GUSTURA IBILI GARA. 

IKUSI IKUSI ARGAZKI ETA BIDEO GUZTIAK.

                                             Argazkiak



Bideoa


ONDO ONDO PASA GABONAK, 
MEREZI DUZUE ETA!!!

LASTER ARTE NESKA-MUTILAK!











 


2020-12-17

                    LASTER GABONAK...



ABENDUA BUKATZEN ARI DA ETA HORREK ZER ESAN NAHI DUEN? LASTER GABONAK DATOZTELA, FAMILI GIROAN EGON ETA DESKANTSATZEKO GARAIA IRISTEAR DAGOELA.

DINOSAUROEN GAIA BUKATZEN ARI GARA ETA AZKEN LANAK IKUSGAI JARTZEKO UNEA IRITSI ZAIGU. 

EA GUSTUKOAK DITUZUEN...

TALDEKO AURKEZPENAK


                                           Ikusi argazkiak


Bideotxoa


ESKULANAK




KONTZEPTU MAPAK

                                       


SUMENDIA



URTARRILEAN ETORRI BEZAIN LASTER, GAIA BUKATU ETA KARPETAK ETXERA ERAMANGO DITUGU!


2020-12-11

 GURE 

DINOSAUROAK


HONA HEMEN ESKULANETAN EGINDAKO DINOSAUROAK. BENETAN IKUSGARRIAK GERATU ZAIZKIGU. IKUSI NAHI?







 MILA ESKER

ELIA!

Gure gelako Eliak, pasa den asteburu luze honetan opariak egin ditu denontzat! Opariz beteta etorri da ikastolara eta ilusioz beteta banatu ditu. 

Mila esker Elia!


Ikusi ikusi argazkiak....



2020-12-08

 EUSKARAREN

EGUNA

EUSKARAREN EGUNA OSPATU GENUEN, AURREKO OSTEGUNEAN.
ABENDUAREN 3A, EGUN BEREZIA DA DENONTZAT ETA EGUNA ONDO OSPATZEKO EGUNEAN ZEHAR ZENBAIT EKINTZA EGIN GENITUEN.



              

AURTEN, GOIZEAN GELAN OSPATU GENUEN BESTE MODU BATERA; LH5 ETA 6KOEN BERTSOAK, HUNTZA TALDEAREN MEZUA, GURE GURASOA DEN ARANTXA JAUREGIREN IPUINAK... ONLINE IKUSI GENITUEN. 

ARRATSALDEAN BERRIZ, DANTZAN ETA JOLASEAN ARITU GINEN. 

EGUN BEREZIA BEZAIN POLITA IZAN ZELAKO!!

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

IKUSI BIDEOTXOA ...



... ETA ARGAZKIAK!


IKUSI IRURAKO IKASTOLAREN BIDEOA!!!








2020-12-01

 DENBORAREN 
MAKINA

HEMENTXE DUZUE GURE SUPER DENBORAREN MAKINA. 
ZEIN ONGI PASA DUGUN ETA GAINERA ZORAGARRIA GERATU ZAIGULA USTE DUGU!

GUREKIN BIDAIATU NAHI???


ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO KLIKATU BEHEKO ARGAZKI HONETAN. 






 DINOSAUROEN AZTARNAK

AZALDU DIRA IKASTOLAN


DINOSAUROAK GORA  ETA BEHERA, A ZE GAI INTERESGARRIA!!! ZENBAT IKASTEN ARI GAREN...

TALDE TXIKITAN LANTXO BAT PRESTATZEN ARI GARA, EA ZER MODUZ ATERATZEN ZAIGUN!!!

MAKETA ERE PRESTATZEKO DUGU!!

HONA HEMEN OSTIRALEAN SORTUTAKO DINOSAURO BEREZI BATZUK. 

JOLASTU NAHI?  EA EZAGUTZEN DITUZEUN BA...

KLIKATU ARGAZKIAN


 AZKEN TXANELA!!! "NATURAREN SEKRETUAK" Oraingo honetan, ez dugu inora bidaiatu. Gure natura zein ederra den ikusi eta ikasi nahi ...