2021-05-27

 ERROMA

GREZIATIK, ERROMATAR  GARAIRA JOATEKO AUKERA IZAN DUGU ETA KONTURATU GARA ARTISTA BATZUK ZIRELA ERAIKUNTZA LANETAN. ZER NOLAKO KOLISEOAK, ENTZOKIAK, GALTZADAK, UBIDEAK...  EGITEN ZITUZTEN!

ERROMATARREN BIZIMODUARI BURUZ GAUZA ASKO IKASTEN ARI GARA. 

IKUSI, ORAIN ARTE ETXETIK EKARRITAKO MATERIAL GUZTIA.

KLIKATU  ARGAZKIAN



UBIDE ZORAGARRIAK ERE EGIN DITUGU. IKUSI NAHI?




2021-05-18

 IKASTOLAREN

EGUNA

OSTIRALEAN, IKASTOLAREN EGUNA OSPATU GENUEN, EGUN BEREZIA DENA GURETZAT! 

URTERO BEZALA OSPATU EZ ARREN, OSPATU DUGU ETA ONDO OSPATU GAINERA. EDERKI IBILI GINEN EGUN OSOAN ZEHAR!!!

HONA HEMEN EGUN OSOKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK. 

KLIKATU ARGAZKIAK


GOIZEAN, GELAKO MURALA BUKATU ETA JOLASAK EGIN GENITUEN FRONTOIAN. 







GURE INKLUSIOAREN MURALA, PUZZLE EZBERDINEZ OSATU GENUEN. PUZZLE BAKOITZEAN PERTSONEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK MARRAZTU GENITUEN. 
DENOK EZBERDINAK GARELAKO ETA ALDI BEREAN BERDINAK GARELAKO, DENAK IRURAN, EUSKAL HERRIAN ETA MUNDUAN BIZI GARELAKO. 


ARRATSALDEAN BERRIZ, ARGAZKI POLITAK ATERA ETA "NOR NAIZ NI?" JOLASEAN ARITU GINEN GELAN. EGUNARI BUKAERA EMATEKO, GIZA KATEA OSATU GENUEN!!!



EGUN BOROBILA ETA ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!

2021-05-16

 6.TXANELA

"GREZIATIK ERROMARA"

Ikasturte bukaerara iristen ari gara eta azken aurreko txanela honetan Grezia eta Erroma landuko ditugu. 

Orain Grezia ari gara lantzen eta gauza asko ikasten ari gara noski. Horien artean, Joko Olinpikoen sortzaileak izan zirela. Horregatik Irurako Joko Olinpikoak antolatu ditugu: Jolasak prestatu ditugu eta baita ospatu ere. Zein ongi pasa dugun !!!

Gainera, koroiak eta diplomak irabazi ditugu. 

ARGAZKIAK ETA BIDEOA ikusi nahi?


ARGAZKIAK



BIDEOA


JOKO OLINPIKOEN IRUDIA ZEIN DEN ERE EZAGUTU DUGU ETA BAITA MARRAZTU ERE. 


HONA HEMEN KOROIEN ETA DIPLOMEN ARGAZKIAK. 


KOROIAK EGITEN

KOROIAK ETA DIPLOMAK

Ikasten jarraituko dugu eta laster Erromaren berri izango duzue. 
Bitartean zaindu eta ondo izan!!!

GORA IRURAKO GREZIARRAK!!!

2021-05-10

2. LAGUN

EZKUTUA


ELKARRI OPARI BEREZIAK EMATEKO MOMENTUA IZAN ZEN. OPARI ZORAGARRIAK IZAN ZIREN DENAK ETA BENETAN EDERKI ATERA ZEN DENA!

ZORIONAK DENOI! ASKO SAIATU ZARETE ETA!!!


IKUSI BIDEOA ETA ARGAZKIAK







2021-05-07

 

MILA ESKER
ITXASO!!!



PLAZER BAT IZAN DA, ZURE EGONALDIA GUREKIN PARTEKATU IZANA. EGONALDI MOTZA IZAN DA BAINA EMAN DIGUZUN  MAITASUNA OSO HANDIA IZAN DA. 
MILA ESKER GUREKIN EGOTEAGATIK!
ZORTE ON ZURE IBILBIDEAN...
ONDO SEGI!!!




MILA ESKER DENAGATIK!

 IPUINAK

KONTATZEN...

GURASO GEHIAGO ANIMATU DIRA IPUINAK KONTATZERA. 

IKUSI NAHI ARGAZKIAK?



 AZKEN TXANELA!!! "NATURAREN SEKRETUAK" Oraingo honetan, ez dugu inora bidaiatu. Gure natura zein ederra den ikusi eta ikasi nahi ...