2021-05-18

 IKASTOLAREN

EGUNA

OSTIRALEAN, IKASTOLAREN EGUNA OSPATU GENUEN, EGUN BEREZIA DENA GURETZAT! 

URTERO BEZALA OSPATU EZ ARREN, OSPATU DUGU ETA ONDO OSPATU GAINERA. EDERKI IBILI GINEN EGUN OSOAN ZEHAR!!!

HONA HEMEN EGUN OSOKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK. 

KLIKATU ARGAZKIAK


GOIZEAN, GELAKO MURALA BUKATU ETA JOLASAK EGIN GENITUEN FRONTOIAN. 







GURE INKLUSIOAREN MURALA, PUZZLE EZBERDINEZ OSATU GENUEN. PUZZLE BAKOITZEAN PERTSONEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK MARRAZTU GENITUEN. 
DENOK EZBERDINAK GARELAKO ETA ALDI BEREAN BERDINAK GARELAKO, DENAK IRURAN, EUSKAL HERRIAN ETA MUNDUAN BIZI GARELAKO. 


ARRATSALDEAN BERRIZ, ARGAZKI POLITAK ATERA ETA "NOR NAIZ NI?" JOLASEAN ARITU GINEN GELAN. EGUNARI BUKAERA EMATEKO, GIZA KATEA OSATU GENUEN!!!



EGUN BOROBILA ETA ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

 AZKEN TXANELA!!! "NATURAREN SEKRETUAK" Oraingo honetan, ez dugu inora bidaiatu. Gure natura zein ederra den ikusi eta ikasi nahi ...