2021-06-22

 AZKEN EGUNAK...

AZKEN EGUNAK BETI IZATEN DIRA GAZI GOZOAK. SENTIMENDU ASKO IZATEN DITUGU BARRENEAN;  URDURITASUNAK NAGUSI ETA OPORRETARAKO GOGOA NOSKI. 

AURTEN, IKASLE BAT AGURTU BEHAR IZAN DUGU, BESTE IKASTETXE BATERA DOALAKO ETA TRISTURA HANDIZ AGURTU DUGU, ISABEL!

LAGUN PAREGABEA IZAN DA ETA BERE LAGUNTASUNA BETI ERAMANGO DUGU GURE BIHOTZETAN. 



MILA ESKER DENAGATIK ISABEL!

UDARAN URTEBETETZEAK EGITEN DITUZTENEI ERE BERAIEN OPARITXOA EMAN DIEGU. NOLA EZ ABESTU ETA ARGAZKITXOA EMAN DIEGU ETXERA ERAMATEKO. 



AGENDA 2030EKO ORDEZKARIEI ERE BERAIEN OROIGARRIA EMAN DIEGU. URTE OSOKO BIDEOA ERE IKUSI DUGU. AUPA GURE EKOLIDERRAK!!!


AZKEN EGUNA ONDO BUKATZEKO, TXORIZO ETA TXOKOLATE BOKADILOAK JAN DITUGU. GOXO GOXOA!!!


BUKATU DUGU IKASTURTEA, LAN ASKO EGIN DUZUE ETA ASKO IKASI DUZUE. ORAIN MEREZITASKO OPORRAK DISFRUTATU ETA ONDO PASA! 

ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO KLIKATU ARGAZKIAN

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

  TALDE BIKAINA OSATU DUGULAKO! AUPA GU!